XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Araba-n 3.000-tik gora ektarea garasta-lur (erregai-lur) dira.

1962 garren urtean Araba-k 39.530 ektarea ale-landare zituan, 4.338 e/ lekandun, 7.600 e/ patata (lur-sagar), 236 e/ barazki, 5.995 e/ bazka-belar, 2.760 e/ azukre-arbi, 3.900 e/ beste zenbait azi, 6.430 e/ matsondo, eta 1.200 e/ oliondo.

Lur-lanik geiena makinen bidez egiten da toki zelaietan, 4.500 lurra lantze-ko ta areatzeko erreminta daude, 1.200 ereiteko, 3.180 segatzeko ta jotzeko, 2.970 ezpalkatzeko, 1.225 garia jotzeko, 2.200 aize-emateko, 325 landareak aukeratzeko, 900 traktore, 7.300 gurdi eta 100 kamioi (aundi ta txiki).

Zenbait Saio-Landetxe dauzkagu: La Granja Modelo (Eredu Landetxea), La Granja de Iturrieta (Iturrieta-ko Landetxea) eta La Granja de Ilarra (Ilarra-ko Landetxea).

Gaiñera La Estacion de Mejora de la Patata (Lur-Sagarra Obetzeko Etxea) eta La Escuela de Arkaute (Arkaute-eko Eskola).

Ba-da nekazari elkarte sail bat ere, poliki eratua.

Oianak (basoak) Goiko ta erdiko mendietan, Araba-k 123.000 bat ektarea baso ditu.

Auetatik 31.000 e/ piñu; 50.000 e/ aritz eta arte; 39.800 e/ pago: 800 e/ izai; 103 e/ gaztain; eta gañerantzekoa beste zenbait zugaitz eta sastraka.

Urte auetan, sei bat milla ektarea basotu dira, Aldundi Forala-ri, Gazteiz-ko Udal-Etxeari, Aurrezki Kutxa-ri, ta norbaitzuen laguntzari eskerrak.

Abereak Naparroa-n bezela, ardi-pillak eta abelgorri-taldeak ugarien izaten dira.

Udara-aldian mendi-gallurretako belardi zabaletan egon oi dira.

Neguan berago (erdi-alderago) eta Gipuzkoa-ra jeisten dira.

Beko aldetan, berriz, ikulluetan abere autatuak azitzen dira.

Ikullutan bakarretan edo ikullu ta larretan.

Araba-n 103.000-tik gora ardi-ari dauzkagu, 31.000 idi-bei, 31.000-tik gora txerri ar-eme, 5.000 zaldi-beor, 2.500 asto ar-eme, 2.400 mando ar-eme, 5.600 auntz-aker, 271.OOO-tik gora ollar-ollo eta 26.000 untxi (koneju) ar-eme.

Araba-ko Diputazioa-k (Aldundiak) zenbait abeletxe egoki jarriak dauzka, abereak zaitzeko ta obetzeko.

Eta baita centros de inseminación artificial-ak ere.

Orretaz gaiñera, idi-bei, txerri ta ardien zenbait jatorri-liburu egin dira.